Infantil neskak, Azpeitia Cup txapelketan

Datorren ostiralean, ekainak 14, hasiko da Azpeitia Cup infantil nesken txapelketa. Ostiralean eta zapatuan jokatuko dituzte partidak.

Euskal Herriko eta Espainiako 36 talde elkartuko dira Azpeitian. Seigarren multzoan egokitu dira 'gorrixek', Villarreal, Tolosa, Urdaibai, Bilboko Merced eta Intxaurdi taldeekin batera. Hamasei taldeko lortuko dute aurrera egitea; multzo bakoitzek lehen bi sailkatuek eta hirugarren gelditutako lau talde onenak. Horiekin lau taldez osatutako lau multzo osatuko dituzte. Multzo bakoitzeko lehena sailkatuko da igandean 12:10ean jokatuko dituzten finalerdietara. 12:45ean, berriz, hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko neurketak jokatuko dituzte, eta final nagusia 13:15ean.

Jarraitu irakurtzen partiden ordutegiak ikusteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide