Azpeitia Cup txapelketan parte hartuko du Anaitasunak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2019ko eka. 4a, 17:04

Datorren ostiralean, ekainak 7, hasiko da Azpeitia Cup mutil alebinen txapelketa. 2008ko mutilek parte hartuko dute txapelketan, eta ostiralean eta zapatuan jokatuko dituzte partidak.

Azpeitia Cup 2019 alebin mutilen futbol txapelketan izango da Anaitasuna. 11 urte aurten beteko dituzte mutilak arituko dira adiskidetasunaren txapelketan. Euskal Herriko eta Espainiako 40 talde elkartuko dira Azpeitian, baina atzerriko talderik ere izango da. Zazpigarren multzoan egokitu dira 'gorrixek', Betis, Levante, Gazte Berriak eta Gimnastic Manresa taldeekin batera. Hamasei taldeko lortuko dute aurrera egitea, eta horiekin lau taldez osatutako lau multzo osatuko dituzte. Multzo bakoitzeko lehena sailkatuko da zapatuan 12:10ean jokatuko dituzten finalerdietara. 12:45ean, berriz, final nagusia eta hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko neurketak jokatuko dituzte.

Anaitasunaren ordutegiak

Ostiralean, 18:00etan, hasiko da txapelketa. Anaitasunaren lehen hitzordua 19:30ean izango da, zelai artifizialeko 3 zenbakiko zelaian. 25 minutuko partidak jokatu beharko dituzte txapelketako parte hartzaileek. Gazte Berriak taldearen aurka arituko dira gure mutilak lehen neurketan. Zapatuan, 09:00etan, jokatuko dute bigarren neurketa. Gimnastic Manresa taldearen aurka jokatuko du Anaitasunak, zelai naturaleko 1 zenbakiko zelaian. Gainerako bi neurketak lehen mailako bi talderen aurka jokatu beharko ditu gure mutilen taldeak, zelai artifizialeko 4 zenbakidun zelaian. 19:00etan, Levante talde valentziarra izango dute aurkari mutilek, eta 20:00etan, Betis talde andaluziarra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide