Oharra Anaitasunako jarraitzaileei

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2019ko urt. 22a, 15:34

C.D. Anaitasunako Zuzendaritza Batzordeak Anaitasunako jarraitzaileei honako ohar hau zabaldu nahi die: azken aldian Txerloian piztu diren bengalak direla eta, klubak jarraitzaileei gogorarazi nahi die bengalak piztea guztiz galarazita dagoela.

Kirol Diziplina eta Zigor Batzordeak, Euskadiko Futbol federakundearen Zigor Araubideari Buruzko Araudian jasota du bengalak futbol zelaietan pizteko debekua. Tolosa eta Eibar taldeen aurka Txerloian piztu ziren bengalak dela-eta, Anaitasunak Txerloia Futbol Zelaiaren itxiera ohartarazpena jaso berri du, isunaz gain.

Zelaiaren itxierak taldearengan izan lezakeen eragina kontuan izanda, Zuzendaritza Batzordeak zaleei eskatu nahi die horrelako ekintzak alde batera uzteko, eta orain arte bezala musikaz eta ahotsez lagundutako animazioa egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide