Etxetik kanpo hasi eta amaituko du denboraldi berria emakumezkoen lehen taldeak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko abu. 8a, 12:58

Euskadiko Futbol Federazioak gaur goizean egin du 2018-19 denboraldiko Emakumezkoen Euskal Ligako egutegiaren zozketa. Gorrixek Anaitasuna bezala mailara igo berri den talde baten aurka hasiko dute sasoi berria. Araban hasiko dute denboraldia, Aurrera de Vitoria B taldearen Olaranbe zelaian, eta Emakumezkoen Bigarren Mailatik Euskal Ligara jaitsi den Zarautzen aurka agurtuko dute urtea, Zarauzko Asti futbol zelaian. Irailak 8-9 asteburuan hasiko dute neskek.

 

Etxetik kanpo hasi eta etxetik kanpo hasiko dute neskek aurtengo denboraldia. Etxeko lehen neurketa Mariño taldearen aurka jokatuko du Gorka Zubizarreta entrenatzaileak zuzentzen duen taldeak. Ikusi hemen egutegi osoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide