Realak Jone Larrañaga fitxatu du

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko uzt. 6a, 20:09
Jone Larrañaga Realarekin jokatutako partida batean (Argazkia: JaviUrola)

Jone Larrañaga Arzalluz (Azkoitia, 2001) Realak fitxatu du, eta talde txuri-urdinak Senior mailan atera berri duen taldean arituko da.

 

Hainbat aldiz jokatu du Larrañagak Donostiako taldearekin; lagunartekoak eta entrenamendu saio ugari egin ditu Realarekin azkoitiarrak. Orain iritsi zaio Anaitasunatik Realera jauzia emateko ordua. Azken bi urteak eman ditu Larrañagak nesken lehen taldean. Anaitasunan aritu den urte guztietan erakutsitako profesionaltasuna, jarrera eta klubarekiko izan duen konpromisoa eskertu nahi dizkio Anaitasunak Larrañagari, eta zorterik onena opa dio etapa berri horretan. Eskerrik asko, Jone!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide