Futbola utziko du Josu Godoyk

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko eka. 18a, 20:39
Josu Godoy, Txerloian.

Josu Godoy (1991, Azkoitia) eskuin atzelariak ez du jarraituko Anaitasunan, futbola uzteko erabakia hartu baitu.

Godoy duela 15 urte, 2003-04 denboraldian hasi zen futbolean Anaitasunan, infantil mailan. Gorrixekin bi urte egin ostean, 2005-06 denboraldian SD Eibar taldera joan zen, eta bertan egin zituen kadete eta gazte mailako bost urteak. 2010. urtean, berriz ere bere etxera itzuli zen futbolean jokatzera, eta harrezkero, zortzi denboraldi jokatu ditu gizonezkoen lehen taldean —sei Gipuzkoako Ohorezko Mailan, eta bi Hirugarren Mailan—.

Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide