Irabazita, mailaz igoko dira Senior Neskak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko mai. 21a, 12:39

Anaitasunako Senior Nesken taldeak denboraldiko azken neurketako jokatuko du datorren zapatuan, Txerloia Udal Futbol Zelaian. 17:30ean, Eibar taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak Joxepe Santizo, Jokin Landa eta Eneko Aizpururen neskek. Neurketa irabazita, mailaz igoko da taldea, eta Txerloia goraino betetzeko deia egin nahi die klubak herritarrei.

 

Igandean, atzo, bina berdindu zuten gorrixek Intxaurdi taldearen aurka, eta puntuak igoeragatik borrokan jarraitzeko txartela eman die gure neskei. Eibar taldea sailkapeneko liderra da 45 punturekin, Anaitasunak baino hiru gehiago ditu. Eibartarrei irabazita mailaz igotzea lortuko dute gureek, bi taldeen arteko golen diferentzia alde izango luketelako gure neskek garaipenarekin —Eibarren 1-1 berdindu zuten Eibarrek eta Anaitasunak—.

Jarraitu albistea irakurtzen.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide