Minutuko isilunea eta lazo beltzak, Epiren omenez

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko mar. 20a, 14:35

Hirugarren Mailako taldeak Epi Zubizarreta oroituko du Amurrioren aurkako partidan. Epi joan den martxoaren 14an hil zen, 89 urterekin, eta bere omenez minutuko isilunea egingo dute neurketa hasi aurretik. Lazo beltzak ere jantziko dituzte jokalariek soinean.

 

Epi Zubizarreta Elorza 1969tik 1973ra Anaitasunako presidentea izan zen. Jokalari bezala, berriz, 1947an hasi zen Anaitasunan jokatzen, eta 1953an kapitainaren besokoa jaztera iritsi zen. Arabarren aurkako neurketa zapatuan 16:30ean hasiko da, eta orduan omenduko du Epi zena klubak. Anaitasunak bere dolua adierazi nahi dio familiari. Goian bego.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide