Bidea itxita

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko urt. 6a, 15:58
Deusto 1
Anaitasuna CD 1

Anaitasunak neurketa serioa egin du Deustuko Etxezuri zelaian, baina eskuan izan dituen hiru puntuek ihes egin diote neurketa amaitzeko 9 minuturen faltan

Gorrixek partida ona burutu dute Deustuko Etxezurin. Maila ona eman du Etxezuriko zelai konplikatuan. Lehen zatian abagune ugari sortu dituzte mutilek, baina atezain aurkariak bidea itxi die gureei behin baino gehiagotan. Anaitasunak jokoan sortu ditu abaguneak, eta Deustok geldikako jokaldietan, baina hutsean iritsi da partida atsedenaldira. Aldageletatik bueltan ere lehen zatiko joko zuzenak jarraitu du, baina Anaitasunak geldikako jokaldi baten aldaratzea aprobetxatu du huts eta batekoa egiteko. Amaitzeko minutu gutxi falta zirela, baina, etxekoek banakoaren gola egin dute korner jokaldi bat azkar jokoan jarrita.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide