Futbol Eskolako haurren gurasoekin bilera, urriaren 30ean

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2017ko urr. 27a, 08:47

Anaitasunako Zuzendaritza Batzordeak Anaitasuna Futbol Eskolako neska-mutilen gurasoekin bilera egin nahi du. Hori dela eta, urriaren 30ean, 18:30ean, eskolaren inguruko informazioa emango du Elkargunean.

 

Eskolaren inguruko informazioa, zalantzak eta galdera guztiak uxatzeko bilera informatiboa izango da, eta klubak gonbidapena luzatu nahi die guraso guztiei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide