Senior neskek esku-eskura dute igoera

Erabiltzailearen aurpegia
Senior neskak argazkian bezalako ospakizun ugari egin dituzte aurten. (Argazkia: Javi Urola)

Senior neskak egiten ari diren urtea aparta da. Emakumezkoen Euskal Ligarako, emakumeen hirugarren mailarako, igoera euren eskuetan dute gure neskek. Bi jardunaldi besterik ez zaizkie gelditzen balentria lortzeko, izan ere, hiru neska dira soilik senior mailakoak. Gainerako jokalariak jubenil eta kadete mailakoak dira.

 

Aretxabaletan aritu beharko dute lehenik gorrixek. 17:30ean hasiko da Ibarran, eta posible da aste honetan bertan igoera lortzea. Anaitasunaren, Ostadarren eta Arizmendiren artean dago igoeraren lehia. Igoera lortzeko, Ostadarrek Touringen aurkako neurketa galdu beharko luke, eta gure neskek Aretxabaletan irabazi.

Jarraitu albistea irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide