Marraztutako denboraldia margotzeko ordua

Pausaz lana ondo eginda, izerdia latz botata, sufrituta eta aldi berean gozatuta, Ohorezko Mailako taldeak 2016/17 denboraldia marraztea lortu du. Orain margotzea besterik ez da gelditzen, eta lana amaitzeko zaleen beharra dugu.

 

Zapatu honetan, 17:00etan, Oiartzun jasoko dute gure mutilek Txerloian, eta klubetik jarraitzaileei dei egin nahi diegu. Zaleek urte guztian emandako babesa saritu nahi dugu.

Jarraitu albistea irakurtzen