Azken txanpako lehen etapa (Larunbata, 16:30)

Ohorezko Mailako mutilek biher Oreretako Touring taldearekin neurtuko dituzte indarrak 16:30ean. Fanderia futbol zelaian ekingo dio Anaitasunak bost etapaz osatutako lasterketa motzari.

 

Touring sailkapenaren erdian kokatuta dago, 38 punturekin. Mailari eustea ez dute oraindik ziurtatu, eta biharko neurketak ere zailtasunak izango ditu gorrixentzat. 44 gol egin eta 35 jaso dituzte aurtengo denboraldi honetan errenteriarrek, eta azken bost jardunaldietan hiru berdinketa lortu dituzte. Egoera asko zaildu zaie azken jardunaldietan.

Jarraitu irakurtzen