Martutene 1-5 Anaitasuna

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2017ko ots. 12a, 21:05

Gorrixek ezinhobeto irauli zuten Martutenek hirugarren minutuan egindako gola. Anaitasunak lidertza sendotu zuen pasa den zapatuan, Martuteneren zelaian bat eta bost irabazi ondoren. Etxeko taldea izan zen aurrea hartu zuena, baina atsedenaldiaren aurretik banakoa egin eta aurretik jartzeko parada ere izan zuen Igor Quindosen taldeak. Bigarren zatiak, bestalde, ez zuen kolorerik izan. Gorrixek goitik behera nagusitu ziren donostiarren aurrean, eta lau gol eginez erakustaldi aparta eskaini zieten Azkoititik joandako berrogeita hamar zale ingururi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide