Beti Gazteren aurkakoa, urtarrilaren 25ean

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2017ko urt. 17a, 14:55
16. jardunaldian Ohorezko Mailako taldea Lesakako Mastegi zelaira joan zen urteko lehen neurketa jokatzera, baina jakina den moduan, Beti Gazteren aurkako partida izotzagatik bertan behera gelditu zen.

 

Beti Gazte eta Anaitasuna adostasun batera iritsi dira, eta 19. minutuan bertan behera gelditu zen neurketa jokatzeko eguna eta ordua erabaki dituzte. Beti Gazte-Anaitasuna neurketa urtarrilaren 25ean, asteazkenean, jokatuko da arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Igor Quindosen taldea neurketa bat gutxiagorekin lider da Hernani taldearekin batera. Bi taleek 34 puntu dituzte sailkapenean lehen itzuli honen ondoren. Anaitasunari Lesakako partida jokatzea geldituko zaio lehen itzuliko neurketekin amaitzeko, baina lehendabizi Ordiziarekin neurtu beharko dituzte indarrak larunbat honetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide