Ofizio handiko garaipena

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko aza. 21a, 11:27
Anaitasuna CD 2
Mondragon 1

Anaitasunak lan berezia egin behar izan zuen futbolean ondo jokatu zuen Mondragonen aurka. Ander Arabaolazaren eta Mikel Arzalluzen golek Anaitasuna lider jarri dute.

Lana izan zen larunbateko neurketako giltzarria. Anaitasuna estu hartu zuen Mondragon taldeak, eta ondorioz gureek ez zituzten aukera asko egin. Halere, zaleek ez zuten gehiegi itxaron behar izan bat eta hutsekoa ikusteko. 18. minutuan Ander Arabaolaza aurrelariak bat eta hutsekoa egin baitzuen. Pozak, ordea, ez zuen asko iraun bi minutura Mondragonek banakoa egin baitzuen. Golaren ostean bisitariena izan zen neurketa. Bigarren zatian ere estu izan ziren gureak, baina Mikel Arzalluzen gol bakartiak puntuak Txerloian gelditzeko balio izan zuen.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide