Giro onean agurtu zuen denboraldia Anaitasunak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko uzt. 4a, 09:09

2015/16 denboraldia ixteko eguna zen atzo Anaitasunarentzat. Joseba jatetxean egindako bazkariarekin denboraldian gol gehien sartu zituen jokalaria eta gehien nabarmendu zena saritu zituen klubak.

 

Bazkalostean, urteroko ohiturari jarraitu zion Anaitasunak. Gaztetxoenetatik hasi eta Ohorezko Mailaraino, golegile nagusia eta gehien nabarmendu den jokalaria saritu zituen taldeak. Sari banaketaren ostean, omenaldien txanda iritsi zen. Ioritz Mendizabalek 14 urte eta gero futbola utziko du, eta beste hainbeste egingo du Mikel Astigarragak ere, honek 16 urtez kolore gorrixe defendatzen jardun eta gero, futbola uztea erabaki baitu. Mikel Arregi "Ispizu"-ri ere omenalditxoa egin zitzaion, zortzi urtean Anaitasunan kirol arduradun, zuzendari eta entrenatzaile lanak bete ostean, Anaitasuna utzi baitu.

Ikusi saritu guztien argazkiak, hemen

Erlazionatuak

Gorrixen Eune, iruditan

Maxixatzen.eus 2016 uzt 04 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide