Igoeraren ametsa datorren urtera arte luzatuko da

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko eka. 12a, 17:29
C.D. Padura 1
Anaitasuna CD 0

Lehen zatia parekatua izan zen, baina bigarren zatiak etxekoak nagusitu ziren eta behar zuten gola egin ostean igoera lortzeko txartela lortu dute

Neurketa gogorra izan zen Kristo Santua futbol zelaian jokatutakoa. Indarrak orekatuta bi taldeak atea babestera irten ziren eta lan horrek aukera gutxiko neurketa ekarri zuen. Talde bakoitzak aukera garbi bana izan zuen. Lehena Anaitasunak izan zuen. Kontraeraso azkarra antolatu zuen taldeak, baina ez zuen asmatu ate aurrean. Gero etxekoen aukera iritsi zen, baina burukada Xubanek atepetik atera zuen. Bigarren zatian Anaitasuna ezkutatu egin zen eta Padurak gola egin eta neurketa irabaztea lortu zuen.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide