Arrigorriagarako deialdia (Larunbata, 18:00)

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko eka. 10a, 21:47
Anaitasunak bihar arratsaldean du denboraldi honetako azken neurketa. Arrigorriagako Kristo Santua Futbol Zelaian arituko dira Igor Quindosen mutilak arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bi taldeak Hirugarren Mailarako Igoera Faseko euren neurketak irabazita iritsiko dira biharko egunera.

 

Lehenik C.D. Padura izan zen Gasteizen C.D. El Pilar Marianistas taldeari huts eta hiru irabazi ziona, eta pasa den astean Txerloian Anaitasunak gauza bera egin zuen, baina sei eta huts irabazita. Gauzak horrela orain arte gureek gol gehiago egin dituztenez eta jaso bat ere ez, bihar bizkaitarren aurka berdinketa lortzea nahikoa izango dute Igoera Fase honetako garaile izateko. Igoera Fasea irabazita ere zain egon beharko luke taldeak, Hirugarren Mailatik Bigarren B Mailara igotzeko borrokan den Lagun Onak taldeak Play Offetan zer egiten duen ikusi beharko baita.

Aste honetan ere biharko neurketa prestatzeko hiru lan saio burutu dituzte gure mutilek, hirurak Txerloian. Pasa den asteko deialditik aldaketa batzuk egin ditu Igor Quindos entrenatzaileak.

Hemen deialdia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide