Aloña Mendiren aurkako neurketarako deialdia (Igandea, 16:30)

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko api. 23a, 13:38
Ohorezko Mailako taldeak borrokan jarraitzen du. Bihar Oñatiko Azkoagain futbol zelaia bisitatuko du Igor Quindosek zuzentzen duen taldeak, arerio eta zelai benetan konplikatua. Zazpigarren postuan dira "txantxikuak" 46 punturekin eta ezer aipagarrik badute etxeko sendotasuna da. Etxean hiru neurketa galdu dituzte soilik eta horrek partida arriskutsua bihurtzen du gureentzat biharkoa. Gainera, kontuan hartu beharko da pasa den asteburuan Errenterian hartutako jipoitik berreskuratu nahiko dutela oñatiarrek, 6 eta 2 galdu baitzuten Touring taldearen aurka Fanderian.

 

Deialdi osoa, hemen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide