Garaipena Orion Anaitasuna sendo baten eskutik

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko api. 4a, 09:58
Getariako KETA 0
Anaitasuna CD 2

Lehen zatian aukera gehiago egin arren, bigarren zatian gehien sufritzen ari zirenean iritsi zen Anaitasunaren lehen gola eta hortik aurrera lan bikaina eginda hiru puntu garrantzitsu batu zituen Anaitasunak Orion

24. jardunaldian atzeratuta gelditu zen partida jokatu zuen atzo Anaitasunak. Ordukoan zelaiaren egoera txarra eta eguraldi kaskarra medio, bi taldeetako ordezkariek partida bertan behera uzteko erabakia hartu zuten. Atzo jokatu zuten neurketa Orion eta taldeak garaipena lortu du Getariako KETA taldearen aurka. Sendotasun handia erakutsi zuen taldeak getariarren aurrean eta bigarren zatian Mikel Arzalluzek lortutako bi golek Gipuzkoako Ohorezko Mailako liderrak izaten jarraitzeko balio izan zuten, orain atzetik den Tolosak baino sei puntu gehiagorekin eta Real Union eta Mutriku baino zortzi gehiagorekin.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide