Liderrak Tolosari irabazita

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko mar. 7a, 12:50
Tolosarrak baloiarekin gehiago izan ziren arren, gureek ederki aprobetxatu zituzten lehen zatian edukitako aukerak atsedenaldira bi eta hutseko emaitzarekin joateko Garaipen garrantzitsua lortu zuen Ohorezko Mailako taldeak pasa den larunbatean Txerloian. Atsedenaldiaren aurretik bi gol egin zituen Igor Quindosek zuzentzen duen taldeak. Baloiarekin Tolosa Anaitasuna baino hobeto moldatu zen, baina gure mutilak zelaian bikain jarrita egon ziren neurketa guztian zehar eta lan horrek traba asko jarri zizkien bisitariei. Neurketa amaitzeko hogei minuturen faltan egin zuen Tolosak bi eta batekoa, eta epaileak Markel kalera bota zuen bigarren txartel horia erakutsiz 80. minutuan.

 

Irakurri kronika osoa

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide