Beltzetik gehiago zuritik baino

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko ots. 24a, 12:39
Aurreko asteburua ez zen orain bi aste bezalako ona izan. Hiru taldek lortu zuten soilik irabaztea, eta gainerakoan Kadeteen 1go mailakoek batutako puntua kenduta, porrot egin zuten talde guztiek. Aipatzekoa da Jubenil neskak egiten ari diren denboraldia. Beste behin, eta gol sorta handia eginez, neurketa irabaztea lortu zuten Lazkaon. Infantil Txiki mailako mutilek ere bide onean jarraitzen dute, eta errendimenduko alebinak, azkenik, sendo dira sailkapenaren buruan jokatutako hiru neurketak irabazi ostean.

 

Kronika guztiak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide