Orain bi astekoa ahazteko neurketa (Larunbata, 16:15)

Txerloian jokatutako azkeneko neurketan kale egin zuen Ohorezko Mailako taldeak, baina pasa den asteburuan altxatu zuen burua Oiartzunen, eta berriz ere hiru puntutik hiru puntura eramango duen bolada ona hartzeko asmoa du Igor Quindosen taldeak.

 

Aurkariari buruz berriz zer esan. Real Union etxean egin da zaila, etxetik kanpo bost puntu lortu baitituzte soilik, hain zuzen Oiartzunen. Aste honetan hiru lan saio burutu dituzte Quindosen jokalariek eta ostiraleko azken entrenamenduaren ostean eman zuen Quindos entrenatzaileak 18 jokalarien berri.

Hemen zerrenda