Anaitasunako bufanda berria

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko ira. 25a, 20:09
Anaitasunak bufanda berriak egin ditu aurtengo denboraldirako eta bihartik aurrera Txerloiako eta San Juaneko tabernetan izango dira salgai taldeko beste produktu batzuekin batera.

 

Dagoeneko udazkenean sartu gara eta negua ere berehala iritsiko da. Honekin batera hotza eta euria ere gurean izango dira, baina Anaitasunak lepoa babesteko bufanda berriak egin ditu denboraldi berri honetarako eta bihartik aurrera Anaitasunako taldeek jokatzen duten bi zelaietako tabernetan, Txerloiako eta San Juaneko tabernetan egongo dira salgai. Bufandaz gain, banderinak eta pinak ere jarriko dira salgai.

Hemen prezioak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide