Gorrixen Egune izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko uzt. 1a, 09:57
Argazkian, iazko Gorrixen Eunean saria jaso zuten Anaitasunako hainbat jokalari.

Denboraldia amaitu zela badira aste batzuk, baina uztailaren 4ean, zapatuan elkartuko dira C.D. Anaitasunako jokalariak, entrenatzaileak, babesleak eta Zuzendaritzako kideak Gorrixen Egune ospatzeko.

 

Ohiko egitaraua izango da egunean zehar. Eguerdiko 12:00etan, meza izango da Parrokian Anaitasunaren ingurutik joandakoak gogoratzeko eta aurten lortutako balentriak eskaintzeko.

Behin meza amaituta, 14:00etan, Anaitasunako talde guztiak elkartuta, Bazkaria egingo dute Joseba Jatetxean. Bazkaria amaitutakoan talde bakoitzean gol gehien egin dituen jokalaria eta denboraldian zehar gehien nabarmendu den jokalaria sarituko dira. 

Oharra: Jokalariak, entrenatzaileak eta gainerako zale denak gorriz irtetera animatu nahi ditu Anaitasunak, herriko tabernetan eskaintza bereziak izango baitira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide