Igor Zubeldia Sansera

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko eka. 6a, 13:01

Igor Zubeldiak Sanserako jauzia emango du datorren denboraldian, hala adierazi du behintzat Realak bere webgunean. Anaitasunan hazitako jokalariak ametsak egia bihurtzen jarraitzen du, datorren urtean Bigarren B mailan aritzeko aukera izango baitu.

 

Realak bere web-orrian adierazi du datorren urtean Sansen izango diren jokalarien berri eta Ohorezko Jubenil mailatik Sanserako jauzia hiru jokalarik emango dute. Horien artean da Zubeldia, eta, aurredenboraldia Imanol Alguacilek eta Mikel Labakak gidatutako taldean hasiko badu ere, Realak aipatzen duenez aukera izango dute Sansera jauzia eman duten guztiek Sansen bertan jarraitu edo Realak konbenioa duen beste talderen batean jokatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide