Garagardo Azokaren balorazio positiboa

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko eka. 5a, 18:13

Duela hilabete Azkoitiko plazan ospatu zen Garagardo Azokaren balorazioa egin dugu Anaitasuna eta Iraurgi kirol taldeek. Aurreko edizioekiko "inflexio puntua" eta "elkarlan aberasgarria" izan dela azpimarratu dute antolatzaileek.

Lerro hauen bitartez bertan parte hartu zuten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiete bi taldeek, bai lanean jardun dutenei eta baita Azokara festaz gozatzera etorri zirenei ere.

Datorren urtean  VIII. edizioa elkarrekin antolatuko dutela jakinarazi nahi da. Nahiz eta oraindik data zehaztu gabe izan, aurtengoa hobetzen saiatuko direla  adierazi nahi da.  

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide