Antzuola hartzeko zerrenda (Larunbata, 17:00)

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko api. 18a, 08:19

Anaitasunak Antzuola hartuko du bihar arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Sailkapeneko azkeneko postuan dira antzuolarrak, baina azken bi partidak irabazi ostean bizia hartu dute, eta putzutik irteteko beste pauso bat emateko asmo sendoarekin etorriko dira Txerloiara. Anaitasunak bere aldetik, ahalik eta goren amaitzea du helburu, igotzeko aukera gehienak uxatu baitira. Partida prestatzen aritu da taldea, eta gaur egin dute azken lan saioa. Aitor Iturbek entrenamenduaren ostean eman du deialdia.

 

 

Zerrenda osoa

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide