Hainbeste izan, eta hain gutxi eman

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2023ko urt. 9a, 15:01

Koldo Campos Sagasetak eta Aitor Arruti Rezabalek Amamaren Kutxan idatzitako ekarpen berria: 'Hainbeste izan, eta hain gutxi eman'.

Eguneko gai-zerrendak mugatzen du gaurkotasuna, milaka hedabidek zabalduta, eta hedabide handiek merkatuak jotako doinuan egiten dute dantza.

Astelehena: Txinako birusa, Ukrainako gerra eta Irango beloa lehen orrian, uneko albistetzat egiaztatuz klima-aldaketa izan daitekeela tenperatura igotzearen kausa.

Asteartea: Txinako birusa, Ukrainako gerra eta Irango beloa azalerako, Serratek agertokiak uztearekin batera.

Asteazkena: Txinako birusa, Ukrainako gerra eta Irango beloa lehenengoan, osagarritzat eskainita Michelin jatetxe berriak, erregeen kabalgatak eta Niñoko zozketa.

Osteguna: Txinako birusa, Ukrainako gerra eta Irango beloa aurrena, Brasilgo Lularen kargu-hartzea hurrena.

Ostirala: Txinako birusa, Ukrainako gerra eta Irango beloa lehen planoan, elikagaiei BEZa kentzea eta indarkeria matxistaren azken kasua bigarrenean.

Larunbata: Txinako birusa, Ukrainako gerra eta Irango beloa, hasteko, Peleri azken driblinean lagundu dion hileta-segizioa, osteko.

Igandea: Txinako birusa, Ukrainako gerra eta Irango beloa lehen orrian, Erroman Benedikto aita santua agurtu duten milaka katolikoak gero. Hainbeste hedabide zenbatu, bai gutxi kontatu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide