Zatituta

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2022ko abe. 28a, 15:04

Amamaren Kutxak idatzitako iritzi artikulua da honakoa: Zatituta.

Aireak epaiketa-izpi bat ekartzea nahikoa da, argi jaioberrian zentzu-hats bat aski, espainiera ez den mintzaira batean badator areago, patioa aztoratzeko, jendea alarmaka hasteko. "Gureak egin du, jo eta zatituko gaituzte!"

Zenbaitek ez dio sekula baliorik eman hitzari, purrustadari baizik, zenbaitek nahiago du zitalkeria egiaren bertutea baino, barrabil dontsuak nahiago justizia baino, eta aldarrika dabil hondamendia iragartzen. "Zatituta gaude!"

Eta hori diotenek arrazoi dute, zatituta gaude, egia da. Hala izan da beti, eta zatituta egongo gara gero ere, luzaro, harik eta justiziak esperpento izateari uzten dion arte, zuzenbidea okerbide ez izan arte, aberatsen gizenak pobreen izenak laidotzeari utzi arte, arrazoiak beldurra garaitu arte, inpunitatearen kaltean egia berregin arte, zatituta egongo gara harik eta geratuko ez den arte ez espetxeetan kargudun lotsarik, ez justiziaren goi-aulkietan lotsarik gabeko kargurik.

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide