Fedabideek ez dute hutsik egiten

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2022ko mai. 2a, 10:55

Koldo Campos Sagasetak eta Aitor Arruti Rezabalek Amamaren Kutxan egindako ekarpen berria: 'Fedabideek ez dute hutsik egiten'.

Objektiboak eta independenteak direla esaten digute hedabide handiek. Eta halaxe da, ez dute hutsik egiten, bakoitzak bere eginkizuna betetzen du. Fedabide dira, Iñaki Segurolak bikain laburbildu bezala.

Hedabide handiek bakoitzaren jabeak esanda bezalaxe bereizten dituzte disidenteak ala terroristak, artefaktuak ala bonbak, estatu-kolpeak ala bitarteko presidenteak, lintxamenduak ala istiluak, gobernuak ala erregimenak. Dagokien lana egiten dute, manipulatu.

Eguneko kronikarekin prestidigitazioan aritzen diren bakoitzean, kapela luzetik ateratzen dituzte jendea entretenitzeko ezkontza luxuzko bat edo mende osoko partida onena, bitartean hustubidean behera isuriz bidegabekeriak, etxegabetzeak, ingurumenaren aurkako atentatuak, esan gabe utziz emakumeak hil dituztela, komunitate-buruak, indigenak… hori ez da hutsegitea, nahita jarduten dute distraitzen eta nahasten.

Indarrez lapurtzeari eragiketa deitzen diote, bahiketari atxikitze, torturari tratu txar, sarraskiari gatazka; dagokien eginkizuna betez, ordena eta pentsamoldea berrezarriz. Ez dute akatsik egiten, funtzio horixe dute, gezurra esatea.

Horregatik, hanka-sartze bat egiten dutenean, ez daukate barkamena eskatu beharrik, kontua ez baita morala edo etikoa, kontua ez baita irizpide okerra erabili izana edo lan-ildoa doitu eza. Hedabide handiak negozioaren barruan daude, eta, akziodunak direnez, gerrara ere joaten dira. Eta sinesten baldin badiezu, haien soldadu bihur zaitezke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide