Klera poltsikoan

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2020ko aza. 13a, 06:44

Aitor Arruti Rezabalek eta Koldo Camposa Sagasetak Amamaren Kutxan egindako ekarpen berria: 'Klera poltsikoan'.

Izan ere, ez baitago haur bat hiltzen duena baino zauri sakonagorik, ezerk ez baitu odol gehiago isurtzen haren irribarre hautsiak baino, ez hari eskurik askatu, ez hari ahorik estali.

Utz iezaiozue zuen ondoan ibiltzen, eseri dadila mahaian erratzak kontatzeko eta garaipenak banatzeko, doala festara bizikletaz, igo eta jaitsi dadila herri-busean, dabilela ezkutaketan parkean barrena, har beza zabuan lo, esna bedi hirurogei urte geroago; segi dezala eskutik daramazun haurra izaten.

Utz iezaiozue negar egiten, barre egiten eta galdetzen, erantzunik ez izan arren, galde dezala, ikas dezala ez dela delitu zalantza izatea, bakardadea jendez lepo dagoela, bizitzeko ez dela lizentziarik behar, bizitza ez dagoela baimen baten menpe.

Izan ere, azken batean, bularrean besarkatuta aingeru eroriak egin zizun loak utziko dizu hutsunerik saminena, sehaska bat kulunkatzea da eginkizunetan funtsezkoena, ez haren arrastorik galdu, ez erruz zamatu.

Utz iezaiozue ondoko haurra izaten jarrai dezan, arnasa isurtzen dizuena, bidean lagun, bihotzetik memoriara joan-etorrian, noizbait ikasi zuena bizitzari zentzua ematen dioten hiru gauza daudela: hodeietan ametsak izatea, itzalpean besarkada trukatzea, eta, batez ere, poltsikoan klariona edukitzea.  

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide