Ibilian

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2020ko uzt. 17a, 15:48

Koldo Campos Sagasetak eta Aitor Arruti Rezabalek Amamaren Kutxan egindako ekarpen berria: 'Ibilian'.

Orain azalduko ditugun anekdota eta aipua aski ezagunak dira, baina merezi du etengabe gogoan izatea, hauteskunde osteko garai honetan batez ere. Gure osasunak mesede izango luke, baldin eta egunero, etxetik irteteko garaian, Fernando Birri zinema zuzendari eta aktoreak halako batean esandakoaz gogoratuko bagina.

Eduardo Galeano idazleari irakurri genionez, hitzaldia eman zuten Fernando Birri adiskideak eta biek unibertsitate batean. Bukaera aldera, hala galdetu zion ikasle batek Birriri: "Zertarako balio  du utopiak?"

Zinemagileak erantzun zion galdera hori berak ere egunero egiten ziola bere buruari, "eta utopia zeruertzean baldin badago, ez dugu inoiz eskuratuko, hamar pauso ibili ahala, horizontea hamar pauso urrunago izango baitugu, eta hogei pauso emanez gero, zerumuga beste hogei pauso urrunduko delako. Orduan, zertarako balio du utopiak? Horretarako, bada, ibiltzeko".

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide