Aurrera doan herria

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2019ko urr. 24a, 16:44

Haur xaloak marrazkiak egiten bezalaxe, plastikozko botiletan kola-edariak saltzen dituen multinazionala plastikoa birziklatzeko eskatzen. Erabili, birziklatu, erosi, eta txalo!

Asteburuan eguraldi hobea izango dugu, eskerrak. Marchena epailea ez du inork epaituko, ez eta Cospejel epailea ere. Abere-hiltzaileei maisu eta epaileei ohoragarri deitzen zaien munduko herrialde bakarrean bizi gara. Madrilgo alkatea Almudenaren ohorezko esklabo izendatu dute, zorioneko dira Bost zaurien kofradiak eta Bosgarren estualdiarena.

Hauteskundeak ikusmiran. Gizatxarrak oilartuta dabiltza, aho-puzkerrak nork urrunago botako. Agintarien zitalkeria mendekoen ezjakintasunarekin batzen denean, emaitza Espainia izan ohi da.

Koldo Campos Sagaseta

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide