Hala esan izan da mundu jira osoan: “Aitaren, semearen, espiritu santuaren… Eta ama? Non dago ama? Ez ote luke aita baino lehenago izan behar? Ondoren beharbada? Eta semearen aurretik ez? Espiritu santuarentzat da hirugarrenaren brontzezko domina; amarentzat, diploma olinpikorik ere ez.

 

Zergatik ez da, bada, ama katalogoan agertzen? Nola liteke otoitzik unibertsalenean amarik ez aipatzea? Non da ama? Itxoiten jakite jainkozkoan, etsia onartze eraman onekoan? Beldurrak al dago, ez aipatu ez aintzat hartu ez duen hari huts egiteko ikaraz? Agian, ohitura isilekoan, ahotsak apalduta, pausoak giltzapetuta, zazpi ateren atzean zokoratuta? Errezelen atzean al dago? Non dago, bada, ama gurea? Aita baten, seme baten, espiritu santu baten eskuek eraildako beste ama baten kronika gorri egunerokoan?

 

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide