AEK-k 2023-2024 ikasturterako matrikula egitera gonbidatu ditu herritarrak

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2023ko ira. 7a, 17:30
Azkoitiko AEK-ko kideak. (AEK)

Azkoitiko diru laguntza sistemari esker, ikasleek euskara doan ikasteko aukera izango dute. Honako lotura honetan edo Azkoitiko AEKren bulegoan (Kultur Etxeko 4. solairua) eman beharko da izena.

AEK-k martxan jarri du 2023-2024 ikasturterako matrikulazio kanpaina. Euskara hurbil, zu urrun heltzeko lelopean, herritarrak "euskara ikastera, euskara maila hobetzera eta euskara erabiltzen jarraitzera" gonbidatu dituzte. Era berean, AEK-n "euskara ikasteko bidelaguna" aurkituko dutela gogorarazi nahi izan diete herritarrei.

Aurtengo ikasturtean ere, euskara ikasteko aukera ugari eskainiko dituzte; besteak beste, aurrez aurreko taldeak, autoikaskuntza zein online ikastaroak: "Horien bidez, herritarra dagoen txokoraino heltzen gara". Aukera guztietan, irakasleak "bidelagun" izango direla nabarmendu dute: "Irakasleok zuen ondoan gaude; daukagun onena eskainiko dizuegu zuek euskaraz ikasteko".

AEK-k azpimarratu duenez, azken ikasturteek erakutsi dute euskaltegien lana "bizi-bizirik" dagoela: "Euskara ikasi eta hobetu nahi duten herritarren gogoak hortxe dirau". "Zinez" espero dute ikasturte honetan herritar gehiago hurbiltzea, "ikasleen eta irakasleen ahaleginari esker euskalduntze prozesuan aurrera" egin dutelako.

Aurtengoan HABEk ikastaro bereziak jarri ditu 16-18 urte bitarteko gazteentzat C1 mailan, 20 euroko prezioan. Bestalde, Azkoitiko diru laguntza sistemari esker, ikasleek euskara doan ikasteko aukera izango dute. Honako lotura honetan edo Azkoitiko AEKren bulegoan (Kultur Etxeko 4. solairua) eman beharko da izena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide