Azkoitiko AEK-ko ikasleak San Martinen

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2022ko aza. 14a, 11:43

Euskaltegiko ikasleek eta Mintzalagun programako partaideek San Martinera egin zuten bisita joan den ostegunean.

Joan den ostegunean, azaroak 10, euskaltegiko ikasleek eta Mintzalaguneko partaideek San Martin ikusteko eta haren historia ezagutzeko aukera izan zuten. 17:15ean elkartu eta San Martinera igo ginen, erritmo politean igo ere. Han zain genuen Juan Bautista Mendizabal. Lehenengo, eraikina kanpotik ikusi genuen, eta Azkoitiari eta ermitari buruzko hainbat datu interesgarri eman zizkigun herriko historialariak. Gero, eraikina barrutik ikusteko aukera izan genuen, baita informazio ugari jasotzeko ere. Eskerrik asko, Juan Bautista.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide