Munduko janariak

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2019ko abe. 16a, 16:30
Ikasleak hainbat txokotako janariak aurrean dituztela.

Ohitura bihurtu da AEKren Mundukoloreak programan.

Iaz egin genuen bezala, aurten ere Elkarguneko sukaldera joan ginen Mundukoloreak programako ikasleekin. Han, munduko hainbat jaki dastatzeko aukera izan genuen: Pakistango Pakore eta arroza, Nikaraguako entxilada-k, Peruko patata, Marokoko ogia eta sagar-tarta, Saharako tea, Argentinako alfajoreak... Baita takoak eta datilak ere. Ikasle bakoitzak bere herrialdeko janaria ekarri eta osagaiak azaldu ondoren, merienda dotorea egin genuen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide