21. Korrika

Koreografia lehiaketako finalistak jakinarazi ditu Korrika Batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2019ko mar. 28a, 11:37

21. Korrikaren koreografia lehiaketak baditu finalistak. Bozken zenbaketa eginda, honako talde hauek dira finalera pasatu direnak:



- 6 IZARRAK
- BAT DENOK BAT
- FLOREAGA LH 4 B
- MUA MUA DANS
- YOHANAREN TXIKI TREBEAK


Zorionak guztiei! Baita finalera iritsi ez zaretenoi ere! Lan ederra egin duzue guztiok. Bejondeizuela! Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Finala bihar, martxoak 29, 18:00etan Elkargunean izango da. Bost finalisten bideoak ikusiko ditugu eta bertaratutako bakoitzak bideo onenari bozka emateko aukera izango du. Bozka gehien lortzen dituen taldeak Herrixen elkarteko dendetan gastatzeko 500 € jasoko ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide