Zu hemen zaude, AEK ere bai

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2018ko ira. 6a, 11:18

'Zu hemen zaude, AEK ere bai' leloarekin hasi du matrikulazio kanpaina AEK-k.

 

Edonon zaudela ere, bertatik bertara duzulako AEK-ren euskaltegi bat, 100 euskaltegi baino gehiago Euskal Herri osoan; horietako bat Azkoitian. Azkoitiko AEKn, urtero bezala, euskara praktikoa ikasi eta lantzeko aukerarik onena eskainiko dizugu, eta lortuko duzu etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea, lan-egoera hobetzea, bilatzen ari zaren euskara-maila eskuratzea; A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 (online).
  
Azkoitiko AEKn, zure eskariari erantzungo dion eskaintza aurkituko duzu: eskolak euskaltegian, autoikaskuntza, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, AIZU! aldizkaria...

Matrikulatzeko, zatoz gure bulegora: Kultur Etxeko 4. solairuko 4. gelan aurkituko gaituzu, 10:00-13:00 eta 17:00-19:00.

Telefonoa: 943 15 10 89 / 607 61 26 97

Emaila: azkoitia@aek.eus

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide