Euskara irakasteko modu afektiboa

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2017ko ira. 13a, 10:38

Gogotsu hasi dute matrikulazio kanpaina Azkoitiko AEK-koek. Euskara ikasi edota hobetu nahi duen orok, erabileran oinarritutako metodologia aintzat hartuta, bizi-esperientzia aparta biziko du. «Euskara irakasteko modu afektiboa aurkituko du gugana hurbiltzen denak» helburua edozein izanik ere: etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea, alfabetatzea, titulua lortzea, sare sozialetan euskaraz eroso eta txukun idaztea… «AEKn ikasleen behar eta helburuetara egokitzen gara».

 

Eskaintza zabala du Azkoitiko AEK-k:

* Egunean bi orduko euskalduntze ikastaroak.

* Titulu homologatuak lortzeko ikastaroak: B1, B2, CI (EGA) eta C2 (online).

* Alfabetatze klaseak.

* Autoikaskuntza.

* Mintzalagun.

Laburbilduz, ez galdu euskara ikasi edo hobetzeko aukera eta hurbildu zaitez Azkoitiko AEK-ra:

* Helbidea: Kultur Etxeko, 4. solairua, 4.gela.

* Ordutegia: 10:00-13:00 / 17:00-20:00.

* Telefonoa: 943 15 10 89 edo 607 612 697.

* Emaila: azkoitia@aek.eus.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide