Euskahaldunok larunbatean Anaitasunan egongo gara

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2015ko api. 22a, 16:15

19. Korrika bukaeran, Lorea Agirreren mezuak zioen bezala, euskara plazara ekarri nahi dugu euskahaldunok. Izan eta ekin Euskal Herria euskaldundu arte! Hori dela eta, larunbatean Kontseiluak Anaitasuna kiroldegian, 18:30ean, euskaraz bizitzearen alde burutuko duen ekitaldian parte hartzeko gonbita egin nahi dizuegu.

Eguna girotzeko bestelako ekintzak antolatu dira: bertso bazkaria eta mendi buelta Ezkabatik.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide