Bertso berriak, danborradari jarriak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Arruti Rezabal 2015ko api. 10a, 11:01
Gure herri askotan ohitura bat bada, nonbait pizten duena festaren taupada, ume eta helduen jai da danborrada; danborrik jo gabe ere festarik ez al da?

 

Umeena izango da

pazko zapatuan

entsegutan dabiltza

danborren doinuan,

joan den batean geuk

ikusi moduan;

ondoezak astindu

ninduen orduan.

 

Talde guztiak pozik

makilei emanez,

hiru neska aurrean

hankei eraginez,

esku bana gerrian

aurpegia parrez,

beharrezkoa al da

hori parte onez?

 

Non da beharrezkoa

orain kantinera,

gerriak astinduaz

batetik bestera?

Ohorea omen dela

esaten hastera,

gurasoen kontuak

ditugu ostera.

 

Neskak eta mutilak

berdinak bagera

kantinerak kenduta

pakea ederra,

denak berdin jardunda

zuzenduz okerra,

aldeak murriztuaz

sobran dago gerra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide