Gazteenak, indartsu

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2024ko api. 15a, 10:41
Anaitsuna Kakuteko xake jokalariak, larunbatean. (Anaitasuna Kakute)

Joan den asteburuan Gipuzkoako Ligako hamargarren jardunaldiko partidak jokatu zituzten Anaitasuna Kakuteko xake jokalariek. Preferente Mailan 0-4 galdu zuten, eta Hirugarren mailan binako berdinketarekin amaitu zuten jardunaldia. Asteburu honetan ligako azken jardunaldia jokatuko dute Donostian.

Joan den larunbatean taldekako Gipuzkoako Ligako hamargarren kanporaketa jokatu zuten Anaitasuna Kakuteko xake jokalariek, Aste Santuko geldialdiaren eta Euskadiko txapelketen ostean. Emaitzez haratago, klubeko jolakari gazteenak euren prestakuntza osatzeko izan duten aukera aprobetxatzen ari dira, Preferente Mailan jokatuta. Asteburuan ordea, ezin izan zuten Gipuzkoako talderik onena garaitu, eta 0-4 galdu zuten: Lucia Valorrek galdu egin zuen Alfaroren aurka baina ausardiaz jokatu zuen eta amaierara arte gogor eutsi zion, bukaeran denborarik gabe geratu bazen ere¡; Gaizka Alberdiri Fide Ros maisua egokitu zitzaion, eta eutsi egin zion, nahiz eta denbora asko zeraman partida ofizialik jokatu gabe; Joel Pinedak aurre egin zion Alvaradori, eta partida irabazteko behar zuen lekua kendu zion; eta Xuban Garatek Anaitasunako jokalari ohi baten aurka jokatu zuen, Pedreraren aurka. Emaitzez haratago, gazteek esperientzia eta maila irabazten jarraitzen dute eta hori da klubarentzat garrantzitsuena.

Hirugarren mailan, berriz, Juan Carlos Valor eta Izaro Arriola erraz nagusitu ziren, baina Alaitz Hidalgok eta Erin Goenagak ezin izan zituzten aurkariak garaitu, maila onean aritu baziren ere. Binako berdinketarekin amaitu zuten, beraz, norgehiagoka. 

Datorren astean ligako azken kanporaketa jokatuko dute Anaitasuna Kakuteko jokalariek, Donostian. Preferente Mailakoek Groseko taldea izango dute aurkari, eta Hirugarren Mailakoek Hondarribia-Marlaxka taldea. Jokalari gazteenak indartzeko beste jardunaldi bat izango da asteburu honetakoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide