Asteburu ezin hobea izan dute Anaitasuna Kakuteko xake jokalariek

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2024ko mar. 5a, 10:08
Hirugarren Mailako xake jokalariak, larunbatean. (Anaitasuna Kakute)

Preferente Mailako jokalariek Euskal Ligarako igoera fasera sailkatzea lortu dute; Hirugarren Mailako jokalariek, aldiz, Donostiako Gros M taldea garaitu dute.

Joan den larunbatean amaitu zen taldekako fasea Preferente Mailan. Hain zuzen, fase horretatik atera dira Euskal Ligara igotzeko play-offetarako sailkatuak eta Lehen Mailara jaisteko play-offetarako sailkatuak. Anaitasuna Kakute taldeak, liga oker samar hasi bazuen ere, igoera fasera sailkatzea lortu zuen. Azkoitiko taldeak Andoaingo Agustin de Leiza izan zuen aurkari larunbatean, eta 2,5-1,5 galdu zuen. Hala ere, Astigarragarekin 12 puntura berdindu arren, berdinketa hausteak azkoitiarren alde egin zuen, eta ondorioz, beste urtebetez Gipuzkoako maila gorenean jokatzeko aukera izango dute.

Hirugarren Mailan, taldea Donostiara joan zen Gros M taldearen aurka jokatzera, eta 1-3 irabazi zuen, Izaro Arriola, Ane Arriola eta Xuban Garateren garaipenekin eta Mikel Arriolaren porrotarekin. Hori horrela, taldea 8. postuan dago 11,5 punturekin. Datorren astean Salto Bidasoa Irungo taldearen aurka jokatuko dute Kultur Etxean arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Klubeko zuzendaritzak jokalari guztiak zoriondu nahi izan ditu egin duten lanagatik eta klubaren 45. urteurrenean egon izanagatik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide