Kattu xake festibala egingo dute, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2023ko abe. 11a, 09:13

Familiak hala nahi duela adierazita eta eta xake ikastaroetan dagoen neska-mutil kopuru handia ikusita, Katturen omenezko ekitaldia horien gozamenera bideratzea erabaki da, eta, horregatik, jaialdi izena hartuko du memorialak.

San Andres torneoaren oihartzunekin eta txapelketak eman zigun jardunaldi zoragarriarekin, Anaitasuna Kakute xake taldea beste txapelketa batean sartuta dago: Kattu Xake Memoriala. Aurten, familiak hala nahi duela adierazita eta eta xake ikastaroetan dagoen neska-mutil kopuru handia ikusita, ekitaldia horien gozamenera bideratzea erabaki da, eta, horregatik, jaialdi izena hartuko du memorialak. Ekitaldia 10:00etan hasiko da Kultur Etxearen hirugarren solairuan, eta ondoko bi areto erabiliko dira. Edukiaren arabera, adin handiagoko jokalariez eta bazkideez osatutako seniorren ekitaldia egingo da, baina garrantzitsuenak gaztetxoak izango dira.

Bestalde, larunbatean emakumeen III. Txapelketa jokatuko dute Elgoibarren. 17 lagunek parte hartuko dute, horien artean Anaitasuna Kakutekoak: Judith, Lucia, Ane, Izaro, Erin, Alaitz, Usoa, Isone eta Urrategi. Hau da, taldeko bederatzi emakumek ahal duten guztia egingo dute kluba leku onean uzteko. "Abendua nahiko mugitua dugu: batetik, aurtengo xakelari onena Jose Luis Larrañaga izendatu dugu, eta bestetik, hilaren 23an, Tomas Conde xakelari mitikoa omenduko dute Elgoibarren. Hilaren 28an, berriz, Zumaiako txapelketa izango da, eta urtarrilaren 13an hasiko den Gipuzkoako Ligarako taldeak prestatzen hasiko gara. Hirugarren mailan eta preferentetan lehiatuko da taldea. Klubak, oraingoz, 21 jokalari federatu ditu, orain arteko kopururik altuena", esan du zuzendaritzak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide