Nora Lera nagusitu da Emakumezkoen III. Anaitasuna-Kakute xake txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2023ko aza. 20a, 11:02

Emakumezkoen III. Anaitasuna-Kakute txapelketa jokatu zuten atzo Anaitasuna Kakute xake taldearen egoitzan, eta Hondarribia-Marlaxka taldeko Nora Lera nagusitu zen. Bederatzi jokalarik lehiatu ziren urtez urte jokalarien parte hartzea zein maila igotzen ari den txapelketan.

Emakumezkoen III. Anaitasuna-Kakute txapelketa jokatu zuten atzo, igandez, Anaitasuna Kakute xake taldearen egoitzan, eta Nora Lera nagusitu zen. Bederatzi jokalarik lehiatu ziren, eta urtez urte igotzen ari da parte hartzaileen kopurua, baita horien maila ere.

Liga moduan eraman zuten txapelketa aurrera, eta guztiek guztien aurka jokatu zuten. Hondarribia-Marlaxka taldeko Nora Lera izan zen garaile, Goio Uriarten entrenatzailearen esanetara partida guztiak irabazi ostean. Lucia Valor azkoitiarra sailkapeneko bigarren postuan geratu zen, eta burua azterketetan izanagatik, soilik txapeldunaren aurka galdu zuen partida. Hirugarren postuan Azkoitiko emakumeen taldeko kapitain Judith Goenaga geratu zen, 6 punturekin. Esan bezala, antzematen da jokoan hartu duten maila: taula gainean duten jarrera, erabakiak eta arriskuak hartzea, eta batez ere beraien artean duten giro ona. Zorionak!

Bestalde, Gipuzkoako Hirugarren Mailako banakako txapelketaren azken txanda jokatu zuten larunbatean Elgoibarren, eta Juan Cruz Fernandezek ez zuen egunik onena izan. Urtzi Lasaren aurka galdu zuen. Hark irabazi zuen txapelketa, lau punturekin, eta atzetik sailkatu zen bere aita Asier Lasa. Hirugarren, berriz, Aitor Beorlegi sailkatu zen, 3,5 punturekin. Fernandez seigarren postuan sailkatu zen, 2,5 punturekin, eta txapelketa zapore gaziarekin amaitu bazuen ere, hark uste duena baino gehiago ikasteko balio izan zion.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide