Juan Carlos Valorrek irabazi du Anaitasuna Kakuteren Blitz txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2023ko ira. 26a, 10:41

Anaitasuna Kakute taldearen XXVII. Blitz txapelketa jokatu zuten joan den igandean 13 jokalarik, eta Valor nagusitu zen, zazpi partidetan 6,5 puntu eskuratuta. Datorren igandean, beteranoen txanda izango da.

Anaitasuna Kakute taldearen XXVII. Blitz txapelketa jokatu zuten joan den igandean 13 jokalarik, eta Juan Carlos Valor nagusitu zen, zazpi partidetan 6,5 puntu eskuratuta. Sailkapeneko hurrengo postuetan jarraitu zioten Jose Joaquin Larrañagak, sei punturekin, eta Alejandro Alzasek, bost punturekin. Jokalarien artean, Isaac Zorrilla burgostarraren (Espainia) bisita izan genuen. Laugarren sailkatu zen hura, 4,5 punturekin. Txapelketa zuzenean ikusteko aukera izan zen Internetez, eta arratsalde atsegina igaro zuten jokalari guztiek.

Anaitasuna Kakute kluba, gainera, Beteranoen III. Txapelketa antolatzen ari da datorren iganderako. Xakelari bakoitzak bost minutuko partidak jokatuko ditu, eta parte hartzaileen kopuruaren arabera, liga edo suitzar erako txapelketa jokatuko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide