Emaitza onak asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2023ko ira. 19a, 09:46

Urretxun eta Hondarribian txapelketa banatan lehiatu dira Anaitasuna Kakute taldeko xakelariak, eta emaitza onak lortu dituzte taldekideek.

Axel Pauli memoriala jokatu zuten joan den asteburuan Urretxun 30 xake jokalarik, eta Markel Vesga nagusitu zen lehian. Jose Joaquin Larrañaga, berriz, bosgarren sailkatu zen, 4 punturekin, eta Vesgak ozta-ozta irabazi zion Anaitasuna Kakute xake taldeko kideari elkarren aurkako partidan; denboraz galtzen ari zen azkoitiarrak baino bi peoi gutxiago izan zituen txapeldunak. Manuel Paredesek, berriz, hamargarren amaitu zuten ondo jokatutako txapelketan, eta aurreneko postuetan egon zen txapelketan zehar.

Ordu berean, baina Hondarribian, jokatu zuten festetako txapelketa, eta absolutuen mailan Ander Tafallen irabazi zuen. Juan Carlos Valorrek laugarren postua erdietsi zuen, lau punturekin, eta azken partida irabazlearen aurka jokatu zuen hark ere. Urrategi Suduperi ikasteko eta prestatzeko balio izan zion maila altuagorekin lehiatu zen arratsaldeak. A taldean, Oier Sarasketa nagusitu zen, eta Lucia Valorrek zein Izaro Arrioalak zortzigarren eta hamaikagarren postuak lortu zituzten, txapelketa gogorrari aurpegia aterata. Bestalde, B taldean Krystina Yatseiko nagusitu zen, eta Ane Arriolak txapelketa ona egin zuen, zazpigarren postua lortuz. C taldean, berriz, Mikel Arriolak seigarren amaitu zuen, txapelketa ona eginez baina emaitza hobeak lor zitzakeelakoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide